Suhiltzaileek kalera atera dituzte aldarriak

Zarauzko Hitza 2019ko urt. 31a, 18:38

Euri zaparradarekin atera dira Zarauzko parketik Gipuzkoa osoko suhiltzaileak. "Imanol Lasa hitza bete" eta "4 gutxi da, langile gehio YA" lelopean, lanpostu gehiago sor ditzaten aldarrikatzen dute.

"Lau suhiltzaileko txandak ditugu gaur egun, eta hori gutxiegi da. Aspalditik gabiltza eskaera hauekin, baina berdin jarraitzen dugu eta ez gara denera iristen". Azaldu du Iñigo Arruti Zarauzko suhiltzaileak.

Gipuzkoan suhiltzaile parkeak dituzten herri guztietan aurkeztu dituzte egoera aldatzeko mozioak. Izan ere, egoera antzekoa da parke guztietan. Legazpiko parkea itxi egin behar izan zuten ezin zutelako gutxiengo zerbitzua eskaini, eta beste bi parketan gutxiengoaren azpitik dabiltza lanean.