Martxoaren 8ko greba antolatzeko hurrengo batzarra, hilaren 15ean

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 2a, 15:00
Atzo ere izan zen martxoaren 8ko greba antolatzeko batzarra. (@GrebaZarautz)

Bost ardatz izango ditu aurtengo martxoaren 8ko grebak: ikasketak, enplegua, kontsumoa, zaintza eta pentsioak. Zarautzen ere dagoeneko hasi dira eguna antolatzeko bilkurak egiten.

Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin zuen iaz martxoaren 8ko nazioarteko greba feministarekin. Aurten ere grebara deitu dute, eta bost ardatz izango ditu borrokaldiak: ikasketak, enplegua, kontsumoa, zaintza eta pentsioak. Iaz bezala, "bizitzako esparru guztietan" kokatuko dute 24 orduko greba, "soldatapeko zein doako lanetan, sexualitatean, kontsumo ereduan, familia eraikitzeko moduan, jakintzak ekoizteko eran, arrazakeriaren aurrean, edertasun ereduan eta zapalkuntza guztien aurrean".

Dagoeneko hasiak dira tokian toki bilkurak egiten eta aurtengo martxoaren 8ko greba lantzen eta antolatzen. Zarautzen urtarrilaren 18an bildu ziren aurrenekoz, Sanz Enean, eta atzo arratsaldean ere egin zuten batzarra. Hurrengo saioa otsailaren 15ean izango da, ostirala, 18:00etan Sanz Enean.

Erlazionatuak