2020ko udazkenean izango da Euskaraldiaren bigarren edizioa

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 2a, 17:00
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte izan zen Euskaraldia. (Dorleta Agiriano Lai)

Bigarren edizioan, erakunde publikoak, enpresak, komertzioak, elkarteak eta gizarte eragileak beren funtzionamenduan euskararen erabilera areagotzeko urrats zehatzak ematera bultzatuko ditu Euskaraldiak.

Euskaltzaleen topagunetik jakinarazi dute hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskararen erabilera handitzea helburu duen Euskaraldia ekimenak jarraipena izango duela. Hurrengo edizioa 2020ko udazkenerako antolatuko dute.

Bigarren Euskaraldiak bi ardatz nagusi izango ditu. Alde batetik, Ahobizi eta Belarriprest rolen bidez herritarrei beren harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzeko deia egingo zaie. Bestetik, berrikuntza modura, erakunde publikoak, enpresak, komertzioak, elkarteak eta gizarte eragileak beren funtzionamenduan euskararen erabilera areagotzeko urrats zehatzak ematera bultzatuko ditu Euskaraldiak. Ildo horretan, konpromiso zehatzak hartzeko eskatu zaie Euskaraldian parte hartzen duten entitateei, eta 2019an bertan hasiko dira herrietako batzordeetan lanean.

Erlazionatuak

Balorazio postitiboa, zer hobetuarekin

Amaia Urbieta Arruti 2019 urt 17 Zarautz