Martxoaren 8ko kartelak bozkatzeko aukera dago

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 4a, 11:10

Zarauzko Udaleko Parekidetasun sailak Emakume Langilearen Nazioarteko Egunerako kartel lehiaketa antolatu du, eta dagoeneko herritarrek eman dezakete botoa Facebook bidez.

Bi sari izango ditu kartel lehiaketak. Epaimahaiak emandako saria 400 eurokoa izango da, eta herritarren saria irabazten duenak, berriz, 200 euro eskuratuko ditu.

Herritarren saria Facebook bidez atsegin dut gehien jasotzen dituen kartelak irabaziko du. Zarauzko Udaleko Parekidetasun Saileko Facebookean, Martxoaren 8ko XI. Kartel Lehiaketa izeneko bilduman daude ikusgai epaimahaiak aurkeztu diren guztien artetik hautatutako "kartelik onenak". Botoa emateko aukera otsailaren 14ko 09:00ak arte egongo da zabalik.