"Zaratari aurre hartzeko" planaren inguruko bilera irekira deitu du udalak

Zarauzko Hitza 2019ko ots. 6a, 15:00
Iaz onartu zuten Zarauzko Zarata Mapa.

2018ko abuztuan onartu zuten Zarata Mapa. Orain, "pauso berriak eman" eta "zarata horren eraginari aurre hartzeko neurriak" zehazteari ekingo dio Zarauzko Udalak. Datorren astearterako, otsailak 12, bilera irekia antolatu dute.

Zarauzko Udalak 2018. urteko abuztuaren 10ean onartu zuen Zarata Mapa, "herriko zarata aztertu" ondoren. Orain, "pauso berriak" eman behar direla iritzita, "zarata horren eraginari aurre hartzeko neurriak" zehazteari ekingo dio.

Gaia lantzeko "herritarren eta gai horrekin zerikusia duten eragileen parte hartzea" "ezinbestekoa" dela adierazi du udalak. Beraz, bilera irekia antolatu dute datorren astearterako, otsailak 12. Etxezabalan (Kale Nagusia, 29) izango da, 18:30etik aurrera. Lehenengo batzar honekin emango diote hasiera "Zarauzko zaratari aurre hartzeko Ekintza Planari".

Erlazionatuak

Zarata eztabaidagai

Amaia Urbieta Arruti 2018 api 26 Zarautz