Akordioa: beste 48 suhiltzaile

Eider Goenaga-'Gipuzkoako Hitza' 2019ko ots. 23a, 12:47

(Amaia Urbieta Arruti)

Ostegunean suhiltzaileen ordezkariek eta Gipuzkoako Foru Aldundikoek bilera egin zuten, eta aldundiak suhiltzaileen gutxieneko eskaerei erantzuten zien proposamen bat jarri zuen mahai gainean: beste 48 suhiltzaile kontratatuko dituzte, lan poltsatik, eta horrekin bermatuko dute guardia bakoitzean bost suhiltzaile egotea.

Gipuzkoako suhiltzaileek urte asko daramate langile gutxiegi direla salatzen. "Betidanik. Nik oroitzen dudanez, beti salatu izan dugu hori", dio Josu Merinok, LABeko ordezkari eta foru aldundiaren menpeko suhiltzaileen langile batzordeko kideak. Baina egoera hori okertu egin da azken hilabeteetan, eta, abenduaren hasieran, Legazpiko suhiltzaile parkea itxi behar izan zuten, ez zegoelako lau laguneko guardia osatzerik. Ostegunean, suhiltzaileen ordezkariek eta Gipuzkoako Foru Aldundikoek —Imanol Lasa Gobernantza diputatua da suhiltzaileen arduraduna— bilera bat egin zuten, eta foru aldundiak suhiltzaileen gutxieneko eskaerei erantzuten zien proposamen bat jarri zuen mahai gainean: beste 48 suhiltzaile kontratatuko dituzte, lan poltsatik, eta horrekin bermatuko dute guardia bakoitzean bost suhiltzaile egotea.

Merinok, bileraren bezperan, ez zuen itxaropen handirik, eta, atzo, bileraren ostean, aitortu zuen sorpresa hartu zutela proposamenarekin. "Orain arteko bileretan guk eskatzen genuenetik oso urruti ibili dira beti. Abenduan hamazazpi suhiltzaile kontratatzea eskaini ziguten, gero 24ra igo zuten kopurua, eta esan ziguten ezinezkoa zela gehiago kontratatzea. Eta gaur esan digute 48 kontratatuko dituztela. Hori zen gure gutxieneko eskaera, gure zerbitzua bermatzeko eskatzen genuen gutxienekoa".

Jarraitu erreportajea irakurtzen

Honekin lotuta:

Suhiltzaileak Zarauzko urtarrileko udalbatzarrean