Pentsionistek mobilizatzen jarraitzen dute

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 11a, 20:00

Astelehenero bezala, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta, manifestazioan atera dira herriko pentsiodunak eta hala ez direnak, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzera.

Urte bat baino gehiago igaro da pentsiodunen protestak hasi zirela. Besteak beste, Zarauzko eta inguruko herrietako jubilatuak saretzen eta antolatzen hasi ziren. Horren harira, hemen dago ikusgai HITZAk Duintasuna elkarteko bi kideri egindako elkarrizketa.