'Ganbara berotzen' bertso saioa izango da hilaren 24an

Zarauzko Hitza 2019ko mar. 18a, 09:00

Arraio irratiaren urteurrenaren barruan antolatu dute saioa, eta sei bertsolarik parte hartuko dute: Uxue Alkortak, Mantxik, Markel Eizagirrek, Manu Goioganak, Ainhoa Agirreazaldegik eta Jokin Bergarak.

Arraio irratiak 13 urte beteko ditu maiatzean, eta urteurrenaren harira prestatutako egitarauaren barruan, Ganbara berotzen bertso saioa antolatu du Bapateko Unibertsoa irratsaioak. Martxoaren 24an, igandea, izango da saioa, 17:00etan Putzuzulo Gaztetxean.

Sei bertsolarik parte hartuko dute: Uxue Alkortak, Iñigo Mantzizidor Mantxik, Markel Eizagirrek, Manu Goioganak, Ainhoa Agirreazaldegik eta Jokin Bergarak. Graxi Arregi arituko da gai jartzaile lanetan, eta 3 eurokoa izango da sarrera.

Erlazionatuak