Ikuskizun apartaz gozatzeko aukera izan zen Bi Harri Txapelketan

Zarauzko Hitza 2019ko api. 1a, 10:12

Aritzbatalde pilotalekuko harmailak bete zituzten atzo txoko desberdinetatik etorritako harri-jasotzaileek. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a-k irabazi zuen Bi Harri Txapelketa, Mollari eta Jai Txikiri 23 altxaldi emanda.

Aimar Irigoien errezildarra izan zen bigarren, Izeta IV.a-k baino altxaldi bat gutxiago eginda. Hemen daude ikusgai atzoko zenbait irudi: