Belarrio omendu nahi, eta azkenean berak omendu Zarautz Rugby Taldea

Zarauzko Hitza 2019ko api. 18a, 12:01

ZKEko lehendakari ohiak omendu dituzte aurten Garagardo Azokaren irekieran. Juan Mari Arrizabalaga, Belarrio, igo da oholtzara, eta bertsoa botaz, berak omendu ditu Zarautz Rugby Taldekoak.

Atzo iluntzean zabaldu zituen ateak 19. Garagardo Azokak, eta jende ugari bertaratu zen lehen unetik. Txartelak erosteko ilara luzeak osatu ziren leihatila aurrean, eta jan-edanaz gozatu zuten hainbat herritar nahiz bisitarik. Ikusi irekierako argazki bilduma.