Atzeratu egin dute 'Barbacana: la huella del lobo' dokumentalaren emanaldia

Zarauzko hitza 2019ko api. 22a, 12:23

Arkamurka Natur Taldeak 50. urteurrena ospatzeko antolatutako dokumental zikloaren barruan, biharko programaturik zegoen Barbacana: la huella del lobo ikus-entzunezkoaren emanaldia. Pazko Astea dela eta, ordea, astebetez atzeratu dute.

Maiatzaren 2an emango dute Barbacana: la huella del lobo dokumentala Modelo Aretoan, 20:00etatik aurrera. Izatez, bihar ematekoak baziren ere, Pazko Astea dela eta emanaldia atzeratzea erabaki du Arkamurka Natur Taldeak. Gogorarazi dute sarrera doakoa izango dela.

Dokumentalak abeltzain eta otsoen arteko gatazka aztertzen du. Sierra Morenatik Kantauri mendilerroraino, otso talde baten egunerokoaren jarraipena egiten du. Ikus-entzunezkoaren ondoren, forum saioa izango da gaiaz gehiago sakondu ahal izateko, horretan adituak diren Joxerra Aihartza Azurtza eta Arturo Elosegi Irurtia biologo eta ikerlariekin.

Erlazionatuak