Ganbara Berotzen dinamikaren hirugarren saioa izango da ostiralean

Zarauzko Hitza 2019ko api. 23a, 10:30

Arraio Irratiaren urteurreneko jardunaldien barruan, Ganbara Berotzen dinamikaren hirugarren saioa izango da ostiralean Putzuzulon. Bertan ariko dira kantuan Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean parte hartuko duten sei bertsolari.

Aurrera doa Ganbara Berotzen dinamika. Zarautzen eta Aizarnazabalen saio bana izan ondoren, ostiral honetan, apirilaren 26an, Putzuzulo gaztetxean ariko dira kantuan sei bertsolari.

Gipuzkoa Bertsotan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasean parte hartuko duten sei bertsolari igoko dira oholtzara: Iñigo Izagirre, Asier Azpiroz, Julen Zulaika, Aitor Salegi, Ane Zuazubiskar eta Beñat Jauregi Fede. Gai jartzaile lanetan Maite Aizpurua ariko da.

Saioa 22:00etan hasiko da, eta sarreraren prezioa hiru eurokoa izango da.

Erlazionatuak

Buru eta mingain berotzeko prest

Amaia Urbieta Arruti 2019 mar 21 Zarautz