Plaieroen etorkizuna bermatzeko bigarren bilera izango da bihar

Zarauzko Hitza 2019ko api. 26a, 16:00
(Arraio Irratia)

Hondartzako Futbolaren etorkizunaz kezkaturik, jokalariak bigarren aldiz bilduko dira egoerari irtenbide bat bilatzeko asmoz.

Zarautz Kirol Elkarteak 75 urte bete dituen honetan, azken urteetan Hondartza Futboleko Txapelketa antolatzen aritu direnek utzi egingo dute ardura. Hori dela eta, plaieroetako jokalariak kezkatuta daude txapelketaren etorkizunagatik.

Egoerari irtenbide bat emateko duela aste batzuk bildu ziren lehen aldiz hainbat jokalari Zarautz Kirol Elkartean, Arraio Irratiak antolatutako bileran. Bihar, bertan ateratako ideiak lantzen jarraitzeko bilera egingo dute, leku beran, 11:00etan.