'Mendirekin' egitasmoa antolatu dute iganderako

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 2a, 17:00

Pasa den martxoaren 19an hil zen Juan Luis Mendizabal Mendi margolaria. Haren omenezko ekitaldia antolatu dute Salbatore Mitxelena ikastolakoek.

Ekitaldi berezia antolatu du Salbatore Mitxelena ikastolak iganderako. Pasa den martxoaren 19an zendu zen Juan Luis Mendizabal Mendi margolaria omenduko dute, hain zuzen ere, margoak protagonista izango dituen keinu batean.

Artezaleak elkarteko helduek eta animatzen diren herriko haur guztiek margolanak egingo dituzte Desertu Txikian, 12:00etan. Ondoren, amaitutakoan, haur batek egindako margolana hautatuko dute ausaz eta itsasoratu egingo dute kristalezko botila batean.

Antolatzaileek herriko haur guztiak gonbidatu dituzte ekitaldian parte hartzera, eta jakinarazi dute paperak eta beharrezko margoak bertan izango direla.

Erlazionatuak