Beertatik Beertara lau futbol zelaietan barrena

Zarauzko Hitza 2019ko mai. 5a, 09:00

Ostegunean eman zieten hasiera Beertatik Beertara jardunaldiei, Putzuzulo Gaztetxean. Gipuzkoako zein Arabako ekoizleek egindako 17 garagardo dastatzeko aukera izan da, gaztetxean ekoiztutako Putzuzale edaria barne. Bestalde, atzo, larunbata, Futbolin Txapelketa egin zuten Fernando Medinaren oroimenean.

16:00etan ireki zuten izen-ematea, eta guztira, 20 bikotek parte hartu zuten. Lau futbol zelai jarri zituzten, eta gazte harmaila eraiki zuten ikusleentzat. Hala, garagardo eta oihu artean pasatu zuten arratsaldea. Iluntzean afaria egin zuten, eta gauean kontzertuak izan ziren; hain zuzen, Bidelapurrak eta The Potes taldeak.

Irudiak: Hodei Esteban eta Manex Aranyo

Erlazionatuak