Batzar irekira deitu dute biharko, Bagliettoren eta beste 46en epaiketa dela eta

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 10a, 12:08

Irailaren 16an epailearen aurrera joatera deituta dago Ainhoa Baglietto zarauztarra, '11/13 auziko' gainontzeko 46 auziperatuekin batera.

Irailaren 16an hasiko da 11/13 auziko epaiketa; hots, euskal presoen babes taldeetako 47 kideren aurkako makroepaiketa. Auzipetuen artean dago Ainhoa Baglietto zarauztarra. Egoera horren aurrean, IrtenBidera dinamikako kideek Zarautzen, Arrano tabernan, batzar irekira deitu dituzte herritarrak biharko, 19:30etik aurrera.

Kasuaren inguruko informazioa herritarrei helarazteko webgune bat ere sortu dute; lotura honetan dago ikusgai.

Hain zuzen ere, hilaren hasieran iragarri zuten manifestazioa egingo dutela Bilbon, irailaren 14an; epaiketa baino bi egun lehenago.