'OSGI gorroto-delituei begirada orokorra' dokumentala emango dute Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 12a, 18:30

Ikus-entzunezkoaren ostean, gaiaren inguruan eztabaidatzeko tartea izango da, hala nahi dutenentzat.

Aldarte elkarteak Zarauzko Udalarekin eta Gipuzokako Foru Aldundiarekin elkarlanean sortutako lana ikusgai izango da asteartean Modelo aretoan. OSGI gorroto-delituei begirada orokorra dokumentalak orientazio sexual eta genero identitateen ondorioz pairatzen diren gorroto delituak ditu hizpide. 18:30ean hasiko da saioa eta sarrera librea izango du.

Ikus-entzunezkoaren ostean, gaian aditua den Cristina Ruedak bideratutako eztabaidan parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Erlazionatuak

Gorrototik ihes betean

Dorleta Agiriano Lai 2019 mar 28 Zarautz