Hasiera "arrakastatsua" izan du 32. Kultur Asteak

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 13a, 13:40

Asteartean hasi zuten Francisco Zurbaran elkartekoek antolatutako 32. Kultur Astea, Juanjo Alvarez abokatuaren hitzaldiarekin.

"Gustura" agertu dira Hogarreko kideak, extremadurarren 32. Kultur Asteak izandako hasierarekin. 50 lagun inguru bildu ziren Juanjo Alvarez abokatu zarauztarrak oinordetza-arauen inguruan emandako hitzaldian.

Atzo, pinxo-potea eta artisau garagardoen dastaketa izan ziren, eta gaur, hirugarren adinekoentzat bingoa eta txokolatada izango dira, 18:00etatik aurrera. Lotura honetan dago ikusgai aste osoko egitaraua.