Irudietan: Bitik bi

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 16a, 15:39

Pasaiatik zuzenean udaletxera eraman dute asteburuan lortutako bigarren bandera Enbatako mutilek. Ongietorria egin diete dozenaka herritarrek bertan.

Atzo arratsaldeko eszena errepikatu da gaur eguerdian udaletxean. Gaur, ordea, aurretik bandera bat zegoen balkoian. Pasaian irabazitako bigarren bandera ere banan-banan astindu dute arraunlariek, eta Lege Zaharren enparantzatik begira eta txaloka zituzten dozenaka herritar, "Enbata, gure Enbata..." kantatuz.

Ezin zioten denboraldi hasierari gehiago eskatu Zarauzko arraunlariek. Bi estropadatik bi irabazita, KAE 1 ligako sailkapenaren lehen postuan daude oraingoz.

Erlazionatuak