San Pelaio festak 2019

Ate joka dira San Pelaio jaiak

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 21a, 10:44
(Amaia Urbieta Arruti)

San Pelaio jaien atarian gaude, Danda Gazte Asanbladak eta Iñurritza Jai Batzordeak dagoeneko argitaratu dituzte datorren asterako egitarauak. Zarauzko Udalak, aldiz, atzo eman zuen sanpelaioetarako prestatutako egitasmoen berri. Hala, asteartetik larunbatera izango dute herritarrek festez gozatzeko aukera.

Gaur, ostirala

  • 11:30. Udaberri abesbatzaren kontzertua, San Pelaio ermitan.

Ekainak 25, asteartea. San Pelaio bezpera

  • 12:00. Suziriak eta txupinazoa jaiei hasiera emateko, Lege Zaharren enparantzan. Alkateak makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari, udaletxeko balkoian.
  • Jarraian, kalejira Zarauzko kaleetan barrena; Igandea txarangarekin, buruhandiekin eta erraldoiekin.
  • 18:30. Haurren XLI. Agerraldia, Haur Kultur Taldearen eskutik. Azken Portun izango da irteera, eta Iñurritzatik, Vista Alegretik eta Itxasmenditik pasatuko dira. Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek ere hartuko dute parte.
  • 20:00. Talde guztiak elkartuko dira eta elkarrekin joko dute, Lege Zaharren enparantzan.
  • 23:00. Danborrada, herriko elkarte gastronomikoen eskutik.
  • 23:45. Danborradako ordezkariek San Pelaio Makila emango diote Miguel Taboadari, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 00:00. ZKEren ereserkia abestuko dute, Lege Zaharren enparantzan, eta bandera igoko dute. Txupinazoa ere izango da, ZKEren eskutik. Ondoren, San Pelaioren ereserkia kantatuko dute, Zarauzko Musika Bandak lagunduta.
  • Jarraian, DJ Avila, Lege Zaharren enparantzan.
  • 00:15. Dantzaldia Oxabi taldearen eskutik, Musika plazan. Aldi berean, danborrada izango da herriko kaleetan barrena.

Ekainak 26, asteazkena. San Pelaio eguna

  • 09:00. Diana trikitilariekin eta dultzaineroekin.
  • 11:30. Zarauzko Danborrada, herriko kaleetan barrena.
  • 11:30. Haurrentzako tailerrak, Frontoi Txikin. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango dira.
  • 13:00. Zarauzko Musika Bandaren kontzertua, Merkatu plazan. 76 trombones, Shrek soundtrack highlights, Aida Opera, American Folk Rhapsody four american folk song eta Jaialdia abestiak joko dituzte.
  • 17:30. Kalejira Iñurritzara, Musika plazatik hasita. Sugarri txaranga, Zarautz'Trik trikitilari taldea, dultzaineroak, buruhandiak eta erraldoiak izango dira.
  • 18:00. Erromeria Gauargi taldearekin, Iñurritzan. Parrilada ere izango da, Zarautz Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatuta.
  • 20:00. Larrain-dantza herrikoia, Iñurritzan, Lizarrako dultzaineroekin.
  • 20:30. Kalejira Musika plazara.
  • 22:00. Dantzaldia Ibai Berriak taldearekin, Udaberri egoitzaren aurrean.
  • 22:30. Kresala taldearen kontzertua.

Ekainak 27, osteguna. San Pelaio bigarrena

  • 11:30-13:30. Haur parkea Kulkiren eskutik, Frontoi Txikin. Euria eginez gero, Gaztelekuan izango da.
  • 17:30. Kalejira Iñurritzara, Musika plazatik hasita. Ustekabe txaranga, Imuntzo trikitilari eskolako kideak, buruhandiak eta erraldoiak izango dira.
  • 18:00. Haur parkea eta apar festa, Iñurritzan. Nerabeentzako gunea ere izango da, Haize-Orratzen eskutik.
  • 19:00. Haurrentzako erromeria DJ Porrurekin. Parrilada ere izango da, Zarautz Txirrindulari Kirol Elkartearen eskutik.
  • 20:30. Kalejira Musika plazara.
  • 22:00. Disko festa DJ Txurru eta Josu Rodriguezekin, Musika plazan.

Ekainak 28, ostirala

  • 09:00. Diana txistulariekin.

Ekainak 29, larunbata

  • 11:30. Erraldoien eta Buruhandien Zarauzko IV. Topaketa, Lehe Zaharren Enparantzan. Bidasoako erraldoiak, Buztintxuriko Erraldoi Konpartsa, eta Zarauzko Erraldoien eta Buruhandien Elkartea.
  • 12:00. Kalejira, herriko kaleetan barrena.
  • 20:00. Artistas Del Gremio taldearen ikuskizuna, Musika plazan hasita.