Hasi dira Zelai Ondoko festak

Dorleta Agiriano Lai 2019ko eka. 21a, 19:22

Udarekin batera iritsi dira Zelai Ondoko jaiak. Jai batzordeko kideek 19:00etan bota dute txupinazoa, Zulaika botika aurreko biribilgunean. Hala, jai giroan murgildu dira auzokideak.

Txupinazoarekin batera hasi da Txan Magoaren ikuskizuna, eta auzoko haurrak zein helduak liluratu ditu. 19:30ean izango da parrilada bolatokian, eta Unplug eta Roll abeslariek girotuko dute jaien lehenengo iluntzea. Gauean ere izango da zer gozatua, Gozo-Gozo taldeak kontzertua eskainiko baitu.

Bihar, larunbata, goizean goiz hasiko dira eguneko egitasmoak. Hona hemen egitaraua osorik.