Gaur ere bada festa giroa Zelai Ondon

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 22a, 16:49

Eguraldi dotorearekin ari dira ospatzen sanjoanak Zelai Ondon. Eguerdi partean bozgorailuko musikak eta eguzkiak girotu dute auzoa, eta pozik ikusi dira auzotarrak. Txikienak puzgarriez gozatzen nahiz gorputz-aurpegiak margotzen ibili dira, eta helduagoak txosna inguruan, jan-edanean.

Atzo, ostirala, bota zuten txupinazioa jaiak hasteko, eta jarraian Txan Magoaren ikuskizuna egon zen, auzoko haurrak zein helduak liluratuz. Parrillada egin zuten gero bolatokian, eta Unplug eta Roll abeslariek girotu zuten jaien lehenengo iluntzea. Gauean Gozo-Gozo taldeak kontzertua eman zuen. Ikusi festen hasierako argazki bilduma.

Igandean San Joan suarekin batera amaituko dira festak, baina ordura arte, hainbat eta hainbat ekintzaz gozatzeko aukera dago Zelai Ondoko Jai Batzordeak prestatutako egitarauari esker.

Hemen, egitarau osoa:

Ekainak 22, larunbata.

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulari taldea Zelai Ondoko kaleetan zehar.
  • 11:00-14:00. Haurrentzako puzgarriak Zelai Ondoko pistan (eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian), VI. Patata tortilla lehiaketa eta marrazki txokoa bolatokiaren ondoan (patata tortillak 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira).
  • 13:00. Tortilla lehiaketaren sari banaketa eta pintxo potea.
  • 15:30-17:30. Haurrentzako puzgarriak Zelai Ondoko pistan (eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian)
  • 17:30. Zelai Ondoko 4. Auzo Krosa, Zulaika Botikaren biribilgunean. Izen-ematea 17:00etan izango da. Jakinarazi dutenez, parte-hartzaileen artean Xibartako izozkiak banatuko dituzte.  Ondoren, sari banaketa eta txokolatada egingo dituzte.
  • 19:00. Ginkana Haize-Orratz gaztelekuko hezitzaileekin, Zelai Ondoko pistan.
  • 17:00-20:00. Bolatokia irekita egongo da nahi duenarentzat.
  • 19:30-22:30. Parrilada bolatokian
  • 22:30. Erromeria Fan&Go taldearen eskutik, Zelai Ondoko pistan.

Ekainak 23, igandea.

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulari taldea Zelai Ondoko kaleetan zehar.
  • 10:00. Zelai Ondoko VI. Bola eta Toka Txapelketa, Andres Illarramendiren omenez.
  • 11:00. Haur txokoa, bolatokiaren ondoan.
  • 14:00. Zelai Ondoko VI. Auzo Bazkaria. Zelai Ondoko pistan, Eutxourrei taldearen eskutik. Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian izango da. Txartelak salgai daude Iluntze, Trigal, Aritzbatalde eta Zelaitxo tabernetan. Bazkalostean, mahai jolasak izango dira helduentzat, eta haurrentzat, partxis erraldoia.
  • 19:30. Parrilada eta sardina jana, bolatokian.
  • 21:30. Matraka elektrotxarangaren kalejira, San Juan sura.
  • 22:00. San Juan sua Antonio Aranzabal zenaren zelaian, Mitxelena kalean. Montetxio abesbatza, Jalgi dantza kalea, Goizeko Ihintza txistulari taldea eta Zarauzko Txalaparta Eskolako eta ikasleak izango dira bertan.
  • 23:00. Bolatokira itzulera Matraka elektrotxarangarekin.