San Pelaio festak 2019

Hasi dira San Pelaio festak

Dorleta Agiriano Lai 2019ko eka. 25a, 14:15

San Pelaio egunaren bezpera da gaur. Ohi bezala, jaiei hasiera emateko, Zuzendari Nagusiak bota du txupinazoa udaletxeko balkoitik. Aurten, Vista Alegreko Lore Martiarenari egokitu zaio lan hori.

Bertan izan dira arratsaldeko danborradan zuzendari modura arituko diren gainontzeko gazteak ere: Vista Alegreko Uxue Goikoetxea; Azken Portuko Dune Mendizabal eta Intza Sanchez; Itxasmendiko Saioa Mateo eta Ane Uyarra; eta Iñurritzako Eki Egiazabal eta Naroa Maldonado. Hala, txapel eta txaleko urdin, gorri, berde eta horiak soinean, sanpelaioen hasiera iragarri dute zortziek. Jarraian, jai giroan murgildu dira herritarrak, eta txarangarekin, erraldoiekin eta buruhandiekin lagunduta, kalejira egin dute herriko kaleetan barrena.

Danda Gazte Asanbladako kideek ere gaur jarri dute martxan egitaraua; poteo girotua egin dute Iñurritzan, 12:00etan hasita, eta herri bazkaria ere prestatu dute gaurko.

Hona hemen sanpelaioetako egitaraua osorik