Bideoa: Irailaren 16an hasiko da Ainhoa Bagliettoren aurkako epaiketa

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 9a, 12:00

Irailaren 16an emango diote hasiera '11/13' auziko makroepaiketari. Euskal presoen babes taldeetako 47 kide epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, tartean, Ainhoa Baglietto zarauztarra.

ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, euskal presoen babes taldeetako 47 kide epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, irailaren 16tik aurrera. Zortzi eta 21 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatu ditu fiskalak auzipetu guztientzat, eta tartean da Ainhoa Baglietto abokatu zarauztarra. Hala, IrtenBidera dinamika jarri dute martxan Euskal Herriko hamaika txokotan, baita Zarautzen ere, Ainhoarekin izenpean.

Bideoa: Erlo Telebista