Harrera beroa egin diete herritarrek Enbatako arraunlariei

Zarauzko hitza 2019ko uzt. 13a, 21:29

Denboraldi bikaina ari dira egiten zarauztarrak. Seitik bost bandera etxeratu dituzte jada.

Harrera beroa jaso dute Enbatako arraunlariek aurtengo denboraldiko bosgarren bandera irabazi eta gero. Gaur goizeko 10:00etan jokatu dute Donostiako X. Kaiarriba  estropada  KAE 1 Ligako traineruek, eta Zarauzko Arraun Elkarteko Enbata ontzia nagusitu da, 20:19,43 denbora eginda. Atzetik jarraitu dio Getariak lau segundura eta hirugarren Deusto izan da 20:35,16 denborarekin.

Horrela, lidertzari eusten jarraitzen dute zarauztarrek sailkapen orokorrean 70 punturekin.