Asteburu honetan hartuko du Zarautz Adarretatik musika jaialdiak

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 17a, 09:00
Ekainean aurkeztu zuten aurtengo Adarretik jaialdiko egitaraua. (Dorleta Agiriano Lai)

Aurten ere hiru gunetan izango dira Adarretatik musika jaialdiko kontzertuak; Frontoi Txikin, Berazako txiringitoan eta itsas pasealekuan, Borguetto inguruan. Ostiralean hasiko da egitaraua, eta No Land Trio, Ruper Ordorika edota Sociedad Recreativa arituko dira oholtza gainean.

Enbor Akzio Kulturaleko kideek ekaina erdialdean aurkeztu zuten aurtengo Adarretatik musika jaialdia. Iazko jarri zuten martxan ekimena, eta aurten ere heldu diote "musikaren ertzak ukitu" asmoz gorpuztutako jaialdiari. Beraz, bigarren urtez jarraian, "bazterreko proposamenen" plaza bihurtuko da Zarautz.

Asteburu honetan izango da musikaren festa. Aurten ere hiru gunetan izango dira kontzertuak; Frontoi Txikin, Berazako txiringitoan eta itsas pasealekuan, Borghetto inguruan. Ostiralean emango diote hasiera egitarauari, eta No Land Trio taldekoak izango dira lehenak oholtza gainera igotzen; Berazan arituko dira, hain zuzen. Ruper Ordorika, Sociedad Recreativa eta DJ Maga Bo ere ostiralean taularatuko dira.

Larunbatean eta igandean ere izango da zer gozatua Adarretatik jaialdian. Hona hemen egitaraua osorik:

Egitaraua

Ostirala, uztailak 19

  • 19:00. No Land Trio, Berazan.
  • 20:00. Ruper Ordorika, Frontoi Txikin.
  • 21:00. Sociedad Recreativa eta DJ Maga Bo, itsas pasealekuan.

Larunbata, uztailak 20

  • 20:00. Joseba Irazoki Eta Lagunak, Frontoi Txikin.
  • 21:00. Kumbia Boruka eta Sr. Lobezno, itsas pasealekuan.

Igandea, uztailak 21

  • 20:00. Antonio Lizana Trio, itsas pasealekuan.