SKAPAko jaietako kamisetak jarriko dituzte salgai bihartik aurrera

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 24a, 10:34
(Azken Portua)

SKAPAko Komisioko kideak goizez zein arratsaldez izango dira bidegorrian. Jone Iruretagoienak sortu du aurtengo kamisetaren diseinua.

Ate joka dira SKAPAko jaiak, eta Komisioko kideak motorrak berotzen hasi dira dagoeneko. Iragan astean eman zuten aurten txosnagunean taularatuko diren taldeen berri, eta oraingoan, aurtengo kamisetaren diseinua aurkeztu dute. Jone Iruretagoienak sortu du irudia.

Kamisetak bihartik aurrera jarriko dituzte salgai, ohi bezala, bidegorrian. Komisioko kideak goizez zein arratsaldez izango dira bertan; hain zuzen, 11:00etatik 14:00etara, eta 18:30etik 21:00etara. Herritarrek 10 euroan eskuratu ahalko dute haurrentzako kamiseta, eta 12 euroan helduena.