Bandera artean txalotu dute herritarrek Badok 13

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 31a, 13:34

Aurten jokatutako estropada guztiak irabazi dituzte ZAE-ko beteranoek. Ia arraunlari bakoitzeko bandera bat bizkarrean zutela ibili dira Alde Zaharreko kaleetatik gaur.

Txalo zaparradapean jaso dituzte Badok 13 taldeko beteranoak zarauztarrek. Musika Plazako kioskoan eta udaletxean astindu dituzte banderak, eta kaleetan banderak bizkarrean hartuta ibili dira txistulariekin batera.

Denboraldi borobila egin dute ZAE-ko beteranoek. 90 punturekin ABE liga irabazi dute, bigarren postuan geratu diren Arkoteko beteranoei 17 puntu aterata. Horrez gain, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak ere irabazi dituzte.