Gaur ospatuko dute Sahara Gara eguna, aldaketekin

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 1a, 12:00

Eguraldi txarra dela-eta, aldaketak izango dira Sahara Gara eguneko egitarauan. Saharako haurrek herrian pasatuko dute eguna, eta arratsaldean, Dantzateke dantzaldia egingo dute Modelon.

Gaur, abuztuak 1, Sahara Gara eguna ospatuko dute Zarautzen. Hala, Gipuzkoara uda pasatzera etorri diren Saharako haurrak elkartuko dira gaur; eguna elkarrekin pasatuko dute bertan, herria bisitatu eta elkar ezagutzeko.

Dena den, aldaketak izango dira Sahara Gararen barruan arratsalderako antolatutako egitarauan. Eguraldi txarra dela-eta, ez dira puzgarriak izango Lege Zaharren Enparantzan. 18:30ean dantzaldia eskainiko du Dantzatekek, baina Lege Zaharren Enparantzatik Modelo aretora lekualdatu dute.

Erlazionatuak

Sahara Eguna ospatuko dute Zarautzen abuztuaren 1ean

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2019 uzt 25 Zarautz