Erritmo bizian doaz 3x3 txapelketako izen emateak

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 9a, 12:50

Gehien jota abuztuaren 20an itxiko da aurtengo 3x3 saskibaloi txapelketan izena emateko epea, baina posible da plazak lehenago betetzea. Orotara 70 talde inguru apuntatu dira dagoeneko, abuztuaren 22, 23, 24 eta 25ean jokatuko den txapelketarako.

Izen ematea ireki eta astebetera, dagoeneko 70 taldek baino gehiagok eman dute izena abuztuaren 22, 23, 24 eta 25ean jokatuko den 3x3 saskibaloi txapelketan parte hartzeko. Hona hemen informazio gehiago.

Momentuz honela doaz izen-emateak: (eguneraketak hemen)

Benjamin mutilak: 7 talde apuntatu dira gehienezko 16tik.

Benjamin neskak: 4 talde apuntatu dira gehienezko 16tik.

Mini mutilak: 9 talde apuntatu dira gehienezko 32tik.

Mini neskak: 9 talde apuntatu dira gehienezko 32tik.

Infantil mutilak: 10 talde apuntatu dira gehienezko 16tik.

Infantil neskak: 9 talde apuntatu dira gehienezko 16tik.

Kadete mutilak: 7 talde apuntatu dira gehienezko 16tik.

Kadete neskak: 3 talde apuntatu dira gehienezko 16tik.

Junior mutilak: 6 talde apuntatu dira gehienezko 8tik.

Junior neskak: 2 talde apuntatu dira gehienezko 8tik.

Senior mutilak: 4 talde apuntatu dira gehienezko 16tik.

Senior neskak: 2 talde apuntatu dira gehienezko 8tik.

Kuadrillak: 20 talde apuntatu dira gehienezko 32tik.