Biolin eta biolontxelo doinuak igandean, 'Cuarteto Gerhard'-en eskutik

Zarauzko hitza 2019ko abu. 23a, 13:50

Azken bigarren saioa du Zarauzko 31. Udako Musikaldiak. Parrokian izango dute hitzordua biolina, biola eta biolontxeloa maite dutenek: Barber, Glass eta Schuber musikagile aintzindarien doinuak entzun ahal izango dira.

Cuarteto Gerhard etorkizun handiko laukotea dela Europan esan ohi da, eta soinuari dioten sentsibilitate azpimarragarriarengatik, musikari "errespetu sakona" diotela diote. Laukote fin batek osatzen du taldea: Lluís Castán (biolina), Judit Bardolet (biolina), Miquel Jordá (biola) eta Jesús Miralles (biolontxeloa).

Basilean, Berlinen, Hannoverren eta Madrilen aritu izan da laukotea, eta hainbat sari jaso izan dituzte nazioartean. Eszenatoki askotan jo arren, azken urteotan Bartzelonako Palau de la Música aretoan egonkortu dira.