Bideoa: Gogotsu astindu zituzten atzo lortutako zortzi banderak Enbatako arraunlariek

Zarauzko Hitza 2019ko abu. 25a, 20:06

Bandera festa itzela izan zen atzo iluntzean herriko Alde Zaharrean. Txistulariek lagunduta, aurtengo denboraldian lortutako zortzi banderak astindu zituzten Enbatako arraunlariek Musika Plazan lehenengo, eta udaletxeko balkoian ondoren.

Arraunzaleek gogoz txalotu zituzten, eta aspaldian izandako ongietorririk jendetsuena jaso zuten Enbatako kideek, KAE 1 liga irabazi dutela ospatzeko.

Erlazionatuak