‘El primer Gobierno Vasco’ dokumentala, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko urr. 24a, 18:10

Gogora institutuak eginiko El primer Gobierno Vasco dokumentala eskainiko dute bihar Photomuseumen. Museoan ikusgai dagoen Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren erakusketaren osagarri gisa antolatu dute emanaldia. Ohi bezala, 18:00etan izango da, doako sarrerarekin.