Haurrak protagonista Kuadrilla Eguneko lehen orduetan

Zarauzko hitza 2019ko urr. 26a, 13:18

Hasi dute zarauztarrek Kuadrillen Eguna. Etxeko txikienak izan dira goiztiarrenak: Zelai-Ondoko plazan jolasak eta herri-kirolak izan dituzte goizean zehar. Gauera arte ez dute zereginik faltako, adin ezberdinetako herritarrentzat prestatu duten egitarauarekin.

Aurreko urteetan hileko hirugarren asteburuan ospatu da Kuadrillen Eguna, baina aurten, astebetez atzeratu da ospakizuna. Haurrak izan dira jaia hasten lehenak, Zelai-Ondon. Eguraldia lagun, hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izan dute txikienek, horien artean, aurpegi margoketa, jolasak eta herri-kirolak. 

Gazteen gunean jarraituko du festak, Musika Plazan. hor jarriko du Txipristin aisialdi taldeak txosna, eta Eraso! eta Hesian taldeen Munoa plazako kontzertuen ondoren, han jarraituko du festak, erromeriarekin eta gau musikatuarekin. Lege Zaharren Enparantzan, aldiz, nerabeak izango dira nagusi: puzgarriak eta ginkana izango dira arratsaldean, eta iluntzean, Dj Ame eta Dj Javi eta Xaibor diskofesta. 

Hemen dago ikusgai Kuadrilla Eguneko egitarau osoa.