Igandean jokatuko dute Isidoro Unzuetaren omenezko 50. krosa

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 1a, 08:30
Iazko kroseko irudi bat. (Amaia Urbieta Arruti)

Mailaka bereizita egingo dute lasterka gaztetxoek, Abendañoko zelaian. Goiz osoan izango dira lasterketak, kirola eta festa uztartuz.

Etzi, azaroaren 3an, jokatuko dute aurtengo Isidoro Unzuetaren oroimenezko krosa, Abendañoko zelaian. Goiz osoan zehar iraungo du kirolaren festak. 10:30ean hasiko dira lasterka benjaminak (lehenengo neskak eta ondoren mutilak), eta pistari 500 metroko itzuli txiki bat eman beharko diote horiek. Ondoren kimuen txanda izango da, 10:50ean. Horiek itzuli txiki bat eta handi bat egin beharko dituzte; guztira, 1.220 metro. Amaitzeko, infantilek egingo dute lasterka 11:30 aldera. Neskek bi itzuli handi egin beharko dituzte –1.440 metro–, eta mutilek txiki bat eta bi handi, guztira 1.940 metro.

Antolatzaileek jakinarazi dute aldagelak eta dutxak La Salle ikastetxean egongo direla. Unzuetaren familia ere bertan izango da, urtero bezala, kirolaren festarako gogotsu.

Erlazionatuak

Oroimenean iltzatutako urratsak

Amaia Urbieta Arruti 2019 aza 01 Zarautz