36ko gerraosteko erbestealdia hizpide, Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 7a, 15:16
Josu Chueca idazle eta historialari nafarra. (Goiena.eus)

Hitzaldia Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren erakusketaren osagarri moduan dator, eta Josu Chueca historiagileak eskainiko du.

Euskal erbestealdia 36ko gerraren ondoren izeneko hitzaldia eskainiko du gaur Josu Chueca idazle eta historialari nafarrak, gaztelaniaz, Photomuseumen. Ekitaldia Gela kulturaren difusiorako programaren barruan antolatu dute, eta, betiko moduan, 18:00etan hasiko da, doako sarrerarekin.

Chuecak ikerketa ildo nagusi hauek izan ditu: Eusko Nazionalismoaren arlo politikoak eta kulturalak; Espainiako Bigarren Errepublika; Espainiako Gerra Zibila eta hark eragindako erbesteratzea; Espainiako Trantsizio Demokratikoa; eta gaur egungo historia. Gai horiei buruz, zenbait ikerketa-proiektu zuzendu ditu, baita hainbat liburu eta artikulu argitaratu ere bai.

Hitzaldi hau Photomuseumen ikusgai dagoen Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren erakusketaren osagarri moduan dator. Erakusketa azaroaren 24a bitartean izango da ikusgai ohiko ordutegian