Azaroaren 25ean elkarretaratzera deitu du mugimendu feministak

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 20a, 08:44

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria kalera aterako du Zarauzko Mugimendu Feministak beste urte batez.

Azaroaren 25a da Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako eguna, eta Zarauzko Mugimendu Feministak elkarretaratzera deitu ditu herritarrak; 19:00etan Belauntzaran plazan jarri dute hitzordua. Hain zuzen, leku horretan zabalduko dute Emakumeen* Etxea laster. Oraindik data zehatzik jakinarazi ez badute ere, litekeena da Gabonetarako egoitza berria martxan egotea.