Badu logoa Emakumeen* Etxeak

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 17a, 12:57

Leire Vallejo Marquezen proposamena izango da Emakumen* Etxearen ikur berria.

Duela aste batzuk, atontzen ari diren Emakumeen* Etxearen logotipo lehiaketa jarri zuen martxan udaleko Parekidetasun Sailak. Dagoeneko aukeratu dute etxearen ikurra izango den logotipoa. Guztira, 83 proposamen aurkeztu dituzte lehiaketara eta, horien artean, Leire Vallejo Marquezen lana izan da hautatua. Vallejok 800 euroko saria eskuratuko du, eta Emakumeen* Etxearen sustapenerako erabiliko dute berak diseinatutako irudia.

Oraindik zehatzik eman ez badute ere, 2020aren hasierarako Emakumeen* Etxea martxan egotea aurreikusten du udalak.