Elkarretaratzera deitu dute goizeko atxiloketen harira

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 22a, 13:02

Antton Lopez 'Kubati' zarauztarra eta beste hiru lagun atxilotu ditu goizean Guardia Zibilak, presoei ia ehun harrera ekitaldi antolatzea leporatuta. Horren aurrean, elkarretaratzera deitu dituzte zarauztarrak 19:00etan, Lege Zaharren enparantzan, 'Bakea eta demokrazia. Erasorik ez!' lelopean.

Deialdiarekin bat egiten dutela adierazi du sare sozialen bidez EH Bildu udal taldeak: