Agerraldia egingo du Greba Batzordeak bihar

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 24a, 10:05

Urtarrilaren 30eko greba orokorrerako prestatu duten egitaraua jendaurrean aurkeztuko dute Greba Batzordeko kideek.

Lan, pentsio eta bizitza duinak aldarrikatzeko greba orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak urtarrilaren 30erako, datorren ostegunerako. Hainbat eragilek bat egin du deialdiarekin, eta zarauztarrak ere antolatu dira egun horretarako: hainbat bilera ireki deitu ditu Greba Batzordeak, herritarren artean eguna nola egituratu pentsatzeko.

Bihar aurkeztuko dute datorren ostegunerako prestatutako egitaraua, Lege Zaharren enparantzan. 12:30ean egingo dute agerraldia, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.

Horren aurretik, grebaren inguruko propaganda banatzen ariko dira batzordekoak, 11:00etan, Maxi Eroski supermerkatuan.