Etenaren ostean, gaur helduko diete sansebastianei berriro Urtetan

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 24a, 10:54

Iragan asteburuan hasi ziren Urtetako San Sebastian jaiak. Atsedenaren ostean gaur jarraituko du festak, bertso afariarekin. Larunbaterako, autobus zerbitzu bereziak antolatu dituzte Zarauztik.

Sansebastianei jarraipena emanez, bertso afaria egingo dute gaur Urteta auzoko elkartean. 21:00etan hasiko da afaria eta, afalostean, Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan. Ondoren, Aratz Olaizola eta Maria Lasa trikitilariek girotuko dute gaua, ordu txikiak arte.

Bihar, larunbatean, mus txapelketa azkarra jokatuko dute elkartean, urteroko moduan, 16:00etatik aurrera. Bikoteko 20 euro kostako da izen-ematea. Gauean, 23:00etan hasita, Blue Beans eta Fan&go taldeen kontzertuak izango dira frontoian eta, jarraian, JAM DJa ariko da musika jartzen auzo elkartean.

Autobusak Zarauztik

Zarauztik Urtetara joateko eta itzultzeko autobus zerbitzu bereziak egongo dira festak direla eta. Igotzeko, ondorengo orduetan egongo dira autobusak:

  • Maxi Eroski supermerkatuan: 22:00, 22:40, 23:30 eta 00:30ean.
  • Kiroldegian: 22:02, 22:42, 23:32 eta 00:32ean.
  • Agoueseko biribulgunean: 22:05, 22:45, 22:35 eta 00:35ean.
  • Lanpardo kalean: 22:06, 22:46, 23:36 eta 00:36ean.
  • Bentan: 22:08, 22:48, 23:38 eta 00:38ean.
Erlazionatuak

Sansebastianek amaierarik ez zutenekoa

Amaia Urbieta Arruti 2020 urt 15 Zarautz