59 bikote musean, sansebastianetako azken egunean

Zarauzko Hitza 2020ko urt. 25a, 18:54

Bi asteburutako ospakizunen ondoren, gaur izango da San Sebastian jaietako azken eguna Urtetan. Jendetza bertaratu da musean jokatzera, eta gauean kontzertuak izango dira pilotalekuan. 

59 bikotek eman dute izena aurtengoan Urtetako mus txapelketa azkarrean. Auzo elkartean ari dira jokatzen txapelketa, eta antolatzaileek azaldu dutenez, ohi baino bikote gehiagok eman dutenez izena, ohi baino gehiago luzatuko da lehia ziurrenik. 

Karretilaren zozketa ere egin dute, eta zenbaki sariduna 4967 da. Zenbaki horren jabea ateratzen ez bada, 6657 zenbakidun boletoaren jabea izango da zorteduna.

23:00etatik aurrera Fan&Go eta Blue Beans taldeen kontzertuak izango dira frontoian, eta bertaratzeko zein Zarautzera itzultzeko autobusak egongo dira gauean zehar. Hemen dago ikusgai autobusen ordutegia.