Ana Mosquera omendu dute eskubaloi elkartekoek

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 4a, 10:35
Txalo artean jaso zuten bi talde nagusiek Mosquera. (Luis Epelde)

Eskubaloi jarraitzaile sutsua da Ana Mosquera zarauztarra. Urte luzeetan Zarauzko taldeei emandako babesa eskertzeko, omenaldia egin zioten larunbatean Aritzbatalde kiroldegian.

Aiala eta Amenabar taldeek, biek jokatu zuten etxean larunbatean eta, ohi bezala, Ana Mosquera harmailetan zen bi taldeak animatzeko prest. Bi partiden artean espero ez zuen aitortza egin zioten Mosquerari, Zarauzko eskubaloiari emandako babesagatik. Txalo zaparradapean jaitsi zen kantxara, eta eskubaloiko zuzendaritzako kideek lore sorta bat eman zioten.

Hemen daude ikusgai omenaldiko zein jarraian jokatu zuten partidako irudiak.

Erlazionatuak

Urte hasiera borobila

Zarauzko Hitza 2020 ots 03 Zarautz