Xabier Txurruka: "Bihotz erraldoia zuen pertsona on batek utzi gaitu"

Zarauzko Hitza 2020ko ots. 15a, 10:17
Xabier Txurruka alkatea eta Pepe Txabillo, 2018ko sanpelaioetako omenaldian. (Amaia Urbieta Arruti)

Zarauzko alkate Xabier Txurrukak ondorengo adierazpenak egin ditu Pepe Txabilloren heriotzaren harira.

"Asko maite genuen Pepe, askok eta askok. Pertsona ona zen. Langile apala. Beti prest edozertan laguntzeko. Nahiz eta urte luzez erraldoien konpartsaren arduradun izanagatik ezaguna zen gehienbat, herriko beste ekitaldi askotan ere lagundu izan zuen isilean. Bihotz erraldoia zuen pertsona on batek utzi gaitu. Besarkada estua bere familia eta lagunei. Egun handira arte, Pepe".

Erlazionatuak

Pepe Txabillo hil da

Zarauzko Hitza 2020 ots 15 Zarautz