#EtxetikMundura

Telmo Esnalek zinema gomendioak eman ditu, etxetik mundura

Zarauzko hitza 2020ko mar. 21a, 20:00

Telmo Esnal zinemagileak berrogeialdia pasatzeko hainbat zinema gomendio eman ditu, EtxetikMundura ekimenaren barruan.

Telmo Esnal zinemagileak berrogeialdia pasatzeko hainbat zinema gomendio eman ditu, Etxetik Mundura ekimenaren barruan. Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskaini dituzte saioak: Karkara.eus-ek Rosi Lazkanoren bertso saioa eman du;  Uztarria.eus-ek Edurne Lazkanoren liburu gomendioak eskaini ditu eta Maxixatxen.eus-en Lizar bikotearen kontzertua.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!