#EtxetikMundura

Occhi di Farfalla, etxetik mundura gaur ere

Zarauzko Hitza 2020ko mar. 28a, 20:00

The Kills taldearen Doing to death abestia eskaini dute, biko formatuan gaur ere.

Occhi di Farfalla taldeak bigarren abestia eskaini die Zarauzko Hitzako irakurtzaileei, hain zuzen, The Kills taldearen Doing to death kantua. Bikote formatuan datoz gaurkoan ere, Miren Aranguren ahotsean eta Hodei Esteban gitarra elektrikoarekin. Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere ari dira saioak eskaintzen: Baleike.eus-ek Jone eta Imanol Urbietarena, Karkara.eus-ek Mikel Iruretagoiena bertsolariarena, Uztarria.eus-ek Amaia San Vicente ipuin kontalariarena eta Maxixatxen.eus-ek Xabier Etxaniz soinu-jotzailearena.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!