#EtxetikMundura

Arantxa Aldalurren olerkiak, etxetik mundura

Zarauzko hitza 2020ko mar. 30a, 20:00

Arantxa Aldalur idazleak hainbat olerki dakartza gaur, astelehena, #EtxetikMundura saiora.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainontzeko hedabideetan ere eskaini dituzte saioak: Uztarria.eus-en Paola Moto Txintxua Films ekoiztetxeko kideak, Maxixatxen.eus-ek Maite Alberdi musikariak, Karkara.eus-en Saioa eta Iñigo Perona anai-arreba musikariak eta Baleike.eus-en David Gorriti musikari zumaiarrak eskainiko dituzte emanaldiak.

Bihar izango dute jarraipena emanaldiek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko Zarauzko Hitzak, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!