#EtxetikMundura

Ane Arrutiren musika, etxetik mundura

Zarauzko hitza 2020ko api. 10a, 20:00

Ane Arruti musikariak hartuko du parte gaur Etxetik Mundura egitasmoan. Zarauzko Hitzako erabiltzaileei abesti bat eskainiko die.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan ere beste hainbat saio ikusi ahal izan dira egunotan. Gaur, esaterako, Ane Arrutiren musikaz gozatzeko aukera izango dute Zarauzko Hitzako erabiltzaileek.

Bihar izango dute jarraipena saioek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko ZARAUZKO HITZAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!