#EtxetikMundura

Skasti, etxetik mundura

Zarauzko hitza 2020ko api. 12a, 20:00

Skasti musika taldeak hartuko du gaur parte Etxetik Mundura egitasmoan. 'H2O' abestia eskainiko diete Zarauzko Hitzako erabiltzaileei.

Urola Komunikazio Taldeko (UKT) tokiko gainerako hedabideetan beste hainbat saio ikusi ahal izan dira. Gaur, esaterako, 'Negu hurbilak' abestia eskainiko du lagun talde batek Baleike-n. 

Bihar izango dute jarraipena saioek; izan ere, herriko beste hainbat sortzaileren saioak prest ditu dagoeneko ZARAUZKO HITZAk, baita UKTko gainerako hedabideek ere. Dena den, tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!