Hasi dituzte moila konpontzeko lanak

Zarauzko hitza 2020ko mai. 16a, 12:18
Argazkia: Asier OƱederra

Otsailaren 12an izandako itsas denboraleak kalte handiak eragin zituen Zarauzko moilan, babes horman zulo handi bat egin zuenean. Moila konpontzeko lanak gaur hasi dituzte.

Harri Construcciones y Mampostería S.L. enpresa arduratuko da lan hauek egiteaz, eta Xabier Txurrukak iragarri zuenez, abuztua baino lehen bukatutzat ematea aurreikusi da. Lan hauek 167.330,90 euroko aurrekontua dute. 

Erlazionatuak